AG2030

ZER DA AGENDA 2030?

EA2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.


Agenda 2030ko eguna
Egun honetan, protagonista nagusia ingurumen gaikakoa da. Egunean zehar, ikasleek jadurera desberdinak egingo dituzte ingumenarekin lotuta, hala nola: esperinientuak, jolas egokituak, materialak egitea, etab.

KIROL EGUNA
Ohiturak osasungarriak bultzatzeko ekintza bat da. Egun honetan, lehen hezkuntzako ikasleek joko tradizionak, Herri Kirolak eta jarduera koperatiboak egingo dituzte.

  • Programak bi eremu lantzen ditu: eskola bera (hortxe errotzen baita programa hau) eta udalerria edo eskualdea. Modu horretan, eskolaren eta hrriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.
  • Programak hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere,baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.
  • Eskolako Agenda 2030ek curriculum-berrikuntza eragiten du. Izan ere, hezkuntza-helburuen inguruko hausnarketa bultzatzen du eta ingurune hurbileko edukiak lantzen ditu. Era berean, diziplinartekotasuna, bizikidetza, elkarkidetza eta metodo berritzaileak indartzen ditu.
  • Erkidegoan programarik zabalduenetakoa da, eta gainera, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza…).

Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorreko Helburuak ikasleekin garatzea, sentsibilizazio-jarduerak eginez hezkuntza-komunitatea egungo ingurumen-arazoen garrantziaz kontzientziatzeko eta gizarte-politiketarako neurriak hartzeko.

  • Hezkuntza-komunitatean, tokiko zein planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza lantzea, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • Ikastetxe eta udalerriko ingurumen-arazoen konplexutasuna identifikatzea, aztertzea, alternatibak proposatzea eta Eskolen Udal Foroetan ezagutaraztea.
  • Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatzea.
  • Ikasleei beren ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa ematea.
  • Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatzea, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitzea, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

ZER DA INGURUMEN BATZORDEA?
Ingurumen Batzordea hezkuntza-komunitateko hainbat kidek osatutako egitura bat da, eta ikastetxearen 2030 Agenda proiektua osatzen duten elementuak antolatzea du helburu, iraunkortasuna eta ingurumen-arloko hezkuntza-kalitatea sustatze aldera.

HELBURUA

Ikastetxearen iraunkortasuna garatzen laguntzea, hezkuntza-komunitatearen artean ingurumen-hezkuntza sustatzen duten jarduerak diseinatuz edo horietan parte hartuz.

EGINKIZUNAK

  • Agenda 2030eko proiektuarekin lotutako jarduerak proposatzea.
  • Ikastetxeko ingurumen-hezkuntzarekin lotutako hobekuntza-proposamenak egitea.
  • Hezkuntza-komunitateari ingurumen-arazoei buruzko informazioa ematea.
  • Hainbat udal-jardueratan parte hartzea, ekoordezkarien bitartez: udal-foroa, ekintza eraldatzailea, etab.
  • Baratze ekologikoa zaintzeaz arduratzea.
  • Beste batzuk.

PARTAIDEAK
Batzordea osatzen dute ikastetxeko zuzendaritzak, zuzendaritza-taldeak, Agenda 2030eko Proiektuaren koordinatzaileak, dinamizazio-taldeko kideek, irakasleek, ikasleek, ikastetxeko irakasle ez diren langileek eta familiek.

Agenda 2030 batzordeak ikasturte hasieran proiektuaren edukiekin lotutako hainbat jarduera egitea proposatzen du. Jarduera horiek zeharka lantzen dira tutoretzetan eta/edo ingurumenari buruzko edukiak lantzen diren hainbat irakasgairen bidez. Bestalde, “Agenda 21 Eguna” azpimarratu behar da proiektuko ekitaldirik aipagarriena dela.

EKOORDEZKARIAK
Ekoordezkariak ikasleen ordezkariak dira Agenda 2030eko proiektuan. Ikastetxeko diganostiko bat egiten laguntzen dute eta programatutako jardueretan parte hartzen dute. Egitura hori Ingurumen Batzordearen parte da, eta, neurri handi batean, bilerak egiten dira proiektua aztertzeko eta ideiak proposatzeko.

ORTUA EKOLOGIKOA
Ekoordezkariek antolatutako jarduera bat da, non ikasleek ereindako barazkiak eta landareak lantzeaz, ureztatzeaz eta biltzeaz arduratzen diren.

PETO BERDEA
Peto Berdeak lehen hezkuntzako klose bakoitzeko ikasle batengan erortzen den erantzukizuna da, zeinen funtzio nagusia klasea garbi mantentzea da. Astero Peto Berdea ikasle bat da, ikasle guztiek aipaturiko erantzukizuna lor dezaten.

TXOKO BERDEA
Txoko Berdea eskolak sortutako espazio fisiko bat da non ingurumena bultzatzeko Heziketa Komunitate guztiaren parte-hartzea sustatzea nahi du. Espazio honetan berriak, horma-irudi, grafikoak, ikasleek landutako lanak, etab. jakitera eman daitezke.

TALDE BERDEA
Talde Berdeak lehen hezkuntzako klase batean erortzen den erantzukizuna da, zeinen funtzio nagusia patioa garbi mantentzea da zaborra paperontzietan botatzen dela kontrolatuz. Astero Talde Berdea klase bat da, ikasle guztiek aipaturiko erantzukizuna lor dezaten.

BIRZIKLAPENA
Astean zehar, ikasleek birziklapen mota derbendinak egin dituzte hondakinak klaseko paperontzietan bananduz. Astean zehar, bi ikasleak irakaslearekin joango dira hondakinak bakoitzak bere edukiontzira botatzera.

FRUTAREN EGUNA
Ohiturak osasungarriak bultzatzeko ekintza bat da Lehen Hezkuntzako Ikasleen artean. Egun honetan helburu nagusia fruta hamaiketakoan ekartzea da.

EZAGUTU BARAKALDO
Aste batean zehar Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta DBH-ko I. mailako ikasleek Barakaldoko ingurune naturalak eta herriaren beste hainbat intereseko puntuak ezagutuko dituzte.

BASO BIZIDUNA
Proiektu honen bidez, ikasleek aktiboki parte har dezaten sustatzen da, ikastetxeetan bizikidetza positiboa izan dezaten, beren konpromisoak eta proposamenak sortuz. Ikasleek lau elkarbizitzako tailerrak egingo dituzte udal begirale batekin. Lehenengo hiru saiotan ikastetxe bertan egingo dira, baina laugarrena azken batzarra izango da. Batzar honetan, ikastetxetako ordezkariek ikasitako erakusten dute Clara Campoamor Kultur Etxean.

AGENDA 2030K0 IBILBIDEAK
Bigarren hiruhilalabete honetan zehar, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta DBH-ko 2. mailako ikasleek Barakaldoko Udalak antolatutako ibilbide desberdinak egingo dituzte udalerriko ingurumena aztertzeko asmoz.

UDAL FOROA
Udal ordezkariekin topaketa bat da. Topaketa honetan, Barakaldoko ikastetxe desberdinek parte hartzen dute eta helburu nagusia hirientzat hobekuntzak bultzatzea da

To top