Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizaziorako programa da. Eusko Jaurlaritzaren, Unibertsitate eta Ikerketa sailak garatutako lau urteko programa.
Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da. Honako 4 xede hauek jorratuz:
- Hiztun kopurua haztea
- Erabileraren maiztasuna handitzea
- Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea
- Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arau adostuak indarrean jartzea.
Proiektu honetan EAE-ko 400 bat ikastetxek hartzen dute parte.
Eskola-komunitateko eragile guztiak gara proiektu honen parte.
- Eremu instituzionala
- Ikasleak
- Irakasleak
- Familiak
- Eskolako langileak
Ulibarri programak helburu desberdineko mintegiak eskaintzen ditu:
- Ikastetxeen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko.
- Hizkuntza Normalkuntza Arduradunei prestakuntza emateko.
- Ekimen bateratuak antolatzeko.
EKIMENAK
Ulibarri proiektuan murgildu ginenetik, eskolan normalkuntza taldea sortu zen proiektu hau aurrera eramateko. Eskolan jarduera desberdinak proposatu, antolatu eta dinamizatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko.
- Euskaraldia: Azaroaren 20an hasi eta abenduak 4arte jendea euskara hitz egitera motibatzeko hamabost eguneko ekintza izango da.
- Euskararen eguna: Abenduak 3an urtero bezala, euskararen nazioarteko eguna ospatuko da.
- Agate Deuna: Otsailean, Agate Deuna ospatzeko abestiak kantatuko ditugu..
- Korrika: 2021eko udaberrian, bi urtetik behin egiten den Korrika ospatzea espero da. AEK erakundeak orain dela 40 urte hasi zuen ekimen erraldoia, euskararen alde..
- Euskararen Astea: 2021eko udaberrian, bi urtetik behin egiten den Korrika ospatzea espero da. AEK erakundeak orain dela 40 urte hasi zuen ekimen erraldoia, euskararen alde.
- Ipunkontalaritza: Ipuinkontalarien eskutik, gure ikasleek kondaira eta istorioen munduan murgiltzeko aukera izango dute.
- Bertsolaritza: Bertsolaritza tailerrean gure ikasleak bertsolari bilakatzen dira .
- Irratigintza: Eskolako irratia jarriko dugu martxan, ikasleek eguneko berriak iragar ditzaten.
- Ahozkoa lantzeko saioak: l5ean behin ingelez, gaztelania eta euskerako saioak ahozkoa lantzeko bakarrik izango dira.
- Antzerkia: Gure ikasleek euskarazko antzerkiez gozatzeko aukera izango dute.
- Rap eta hip hop: Euskarazko rap eta hip hop saioak egongo dira. Ikasleak euskaraz gozatzera eta komunikatzera animatzeko.
ZUEK, FAMILIEK ZER EGIN DEZAKEZUE?
- Euskararekiko jarrera positiboa erakutsi zuen seme-alabei.
- Euskara dakitenekin euskaraz hitz egitera animatu seme-alabak.
- Eskolaz kanpo seme-alabei euskara egiteko aukera eman.
- Euskara ez da eskolako hizkuntza bakarrik.
- Hizkuntzarekiko jarrerak transmititu egiten direla jakin.