Gure ikasle eta familia bakoitzaren eguneroko harreman pertsonalizatuan oinarritzen gara. Ikasleen potentzialtasun guztiak modu integralean garatzen ditugu, bakoitzaren gaitasun, interes eta zaletasunak aintzat hartuta.
Orientazio-talde bat daukagu, aniztasunari eman beharreko arretari, goi-mailako gaitasunei, ikaskuntzarako zailtasunei eta tutoretza-ekintzari dagokienez familiei eta irakasleei aholkularitza emateko.
Laguntza-gelak dauzkagu, pedagogia terapeutikoan espezializatutako irakasleek eta hezkuntza-laguntzako espezialistek ikasleei arreta emateko.
2024-2025 ikasturtetik aurrera, ikasgela egonkor bat izango dugu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta espezializatuagoa emateko, baita Snoezelen ikasgela bat ere, ikasleak metodologia berritzaileago baten bidez estimulatu ahal izateko.