Presidenteak, presidenteordeak, diruzainak, idazkariak eta batzordekide bik osatzen dute.
IGEaren ordezkari bat Eskola Kontseiluko kide da.
Elkarteak bere bazkideekiko dituen helburuak hauek dira:
- Gurasoak gidatzea eta laguntzea seme-alaben edo gelen heziketarekin lotutako arlo guztietan.
- Zentroko hezkuntza-ekintzekin lankidetzan aritzea.
- Ikasleen gurasoen parte hartzea sustatu zentroaren kudeaketan.
- Era berean, Elkarte honen xedea gurasoen eta ikasleen onerako prestakuntza jarduera osagarriak antolatzea izango da, besteak beste, euskara eta euskal kultura sustatzea helburu dutenak, eta indarrean dagoen araudia errespetatuz erabakitzen direnak, Estatutuetan adierazten diren bitartean.
Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek burutuko dira zentroarekin lankidetzan, aldez aurretik ezarritako legezko eskakizunak betez: kirol jarduerak eta lehiaketak, hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak, kultur zirkuluak, txangoak, kurtso hasierako, kurtso amaierako eta ziklo amaierako jaiak, ikastetxeko jaiak, etab. antolatuko dira.
Edozein zalantza edo arazoren aurrean gure bazkideen eskura gaude, Elkartearekin edo Zentroarekin solaskide gisa, beti ere posta elektronikoz, interesdunaren izena, abizenak eta NANa adierazitako helbidera bidaliz.
Helbide honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan: ampa@lainmaculada.org