Euskara eta euskal kultura
Ikastetxean euskararen presentzia sustatzen dugu, eta, egunerokoan, euskara da gure komunikazio-hizkuntza.
Gure ikasleak ipuin-kontakizunetan, antzerkietan eta hainbat jarduera ludikotan parte hartzera bultzatzen ditugu, euskarak ikastetxetik kanpo ere beste erabilera batzuk dituela ikus dezaten.
Ikasturte osoan zehar, geure egiten ditugu gure kulturako ohiturak.
Hala, Olentzero, Santa Ageda, inauteriak eta euskararen astea ospatzen ditugu.
Korrikan eta Euskaraldian parte hartzen dugu.