Pastoraltza


Pastoraltza ardatz transbertsala da gure ikastetxean, eta hainbat jarduera izaten ditugu etapa guztietan: Bakearen Eguna, Fundatzailearen Eguna, Mariaren Hilabetea, Betleemgo Bakearen Argia, La Inmaculadaren jaia…

Balioak

Ikasleen prestakuntza integralaren aldeko apustua egiten dugu. Pastoraltzaren bidez, existentziaren, ongiaren eta egiaren zentzua bilatzen duten pertsonak hezten ditugu, kristau-printzipio, -balio eta -jarreretan oinarrituta.

Beste hainbat balioren artean, adiskidetasuna, errespetua, harrera eta elkartasuna sustatzen ditugu.

Barnekotasuna

Gure ikasleak ospakizun eta eukaristietara ere joaten dira. Halakoetan, hausnarketaren eta barnekotasunaren bidez, Federa hurbiltzen laguntzen diegu, errespetuzko eta askatasunezko esparru batean.

Konpromiso soziala: ikaskuntza eta zerbitzua

Inguru ekitatiboagoa eraikitzeko helburuarekin, ikaskuntza-espazio eta -egoeretan besteak errespetatzen dituzten eta lankidetzan aritzeko gai diren pertsonak prestatzen ditugu.

Gure ikasleek beren buruarekiko eta besteekiko konpromisoa izatea nahi dugu, elkartasunez eta modu komunitarioan jardun dezaten, bai eta ingurumenarekiko konpromisoa ere, natura zaintzeak duen garrantzia aitortuz.

Cáritasekin lankidetzan ari gara jantoki sozialetan, eta urtero antolatzen diren janari-bilketetan parte hartzen dugu. Misiolaritzako pontifize-obretan ere lankidetzan aritzen gara, baita udalerriko hainbat elkarterekin ere.

Hezkuntza-komunitate osoa dago gonbidatuta gure kanpaina solidarioetan parte hartzera.

To top