Jantokia
La Inmaculada MSJO ikastetxeak jantokiko zerbitzua eskaintzen du nahi duten ikasle guztientzat Gasca enpresaren eskutik.
Jangelan izena emateko Gasca konpainiaren Konekta aplikazioaren bidez egin behar da, Android edo IOS sistema eragilea duten telefono mugikorretarako doan eskuragarri haien aplikazio dendetan.
Izaera osagarria duen zerbitzu hau Irailetik ekainera eskeintzen da; horrela, familia eta lana bateragarri egiten laguntzen dugu. Otorduak 13:00etatik 14:30era bitartean zerbitzatzen dira.
Era berean, menu berezia dago alergikoentzat eta zeliakoentzat, edo osasunagatik egun jakinetan dieta berezia behar dutenentzat.
Menua familien eskura dago «Educamos». hezkuntza-plataforman. Gainera, erabiltzaileen eskura dago ere jantoki bakoitzean.
Jantokiko zerbitzuak ondorengo aukerak ematen ditu:
a) Urte osoa izena ematea, hilero ondorengo aukeratan:
- Egunero
- Aste osoa asteazkena izan ezik
- Astelehena, asteartea, osteguna
b) Egun solteak.
Otorduak egunero egiten dituzte ikastetxeko sukaldean langile akreclitatuek, sukaldeko zerbitzu propioarekin. La Inmaculada MSJO ikastetxeko jantokiak ahaleginak egiten ditu zerbitzu horretan izena eman duten ikasleak behar bezala elikatzeko.
Menua ikasleen admerako egokia den dieta orekatu batean oinarritzen cia, non elikagai freskoak, frutak eta barazkiak agertzen diren. Menuak lehen platera, bigarrena, ogia, ura eta postrea ditu, nagusiki fruta edo esnekiak.
Ikasle guztiei, batez ere txikienei, begirale espezializatuek ematen diete arreta.
Bazkalostean, 2 eta 3 urteko haurrek lo-kuluxka egiten dute, eta gainerakoak jolastokian jolasten dira. Euria egiten duen egunetan, jolasak gimnasiora eramaten dira edo euren adinetara egokitutako film bat proiektatzen zaie. Ikasleek kanpoko enpresek eskaintzen dituzten eskolaz kanpoko jardueretan ere parte har dezakete.
Noizean behin erabiltzeko, nahikoa da egun berean adieraztea, eta, hala badagokio, alergiak edo intolerantziak ohartaraztea.
Zerbitzu hau erabili behar duten erabiltzaile guztientzako izen-emateak edo berritzeak inprimaki baten bidez egiten dira ekainean.
Prezioari, eskainitako plazei eta araudiari buruzko informazio gehiago eskatu nahi izanez gero, jarri harremanetan zentroko idazkaritzarekin astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era.