Eskolara goizen iristen direnak zaintzen
Familiei familia- eta lan-bizitza bateratzen laguntzeko asmoz, zentroak egunero ematen du zerbitzu hau umeak klaseak hasi aurretik.
Haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzako zuzenduta dago.
Gela horretan, haurrak goizeko 07: 45etik 09: 00era edo haien klaseak hasi arte, kurtsoaren arabera.
Goiztiarren ordutegian, ikasleak ezingo dira harreran egon. Horrela izatekotan, goiztiarren taldeekin eramango dira, eta familiei dagokion kostua kobratuko zaie.
Ikasleek begirale espezializatuak izango dituzte uneoro, eta arduratuko dira ikasle guztiei arreta emateaz, eskolara sartzeko ordua iritsi arte.
Aurten, nobedade gisa, gosari-zerbitzua daukagu.
Haurrek programatutako hainbat jarduera egiten ematen dute denbora: ipuinak/liburuak irakurtzea, etxekolanak, ikasketak, koloreztatzea, denbora-pasak, jolasak, bideo laburren proiekzioa…
Zerbitzu hau modu jarraituan edo aldi baterako eskaintzen da, eta prezioa aldatu egiten da zerbitzuaren arabera.
Zerbitzua egun solteetan erabiltzeko aukera ere eskaintzen du eskolak, arduradunari abisua ematen edo gelan bertan.
Informazioa jasotzeko edo zerbitzua erabiltzeko, familiek izena eman behar dute aldez aurretik, eta enpresarekin jarri behar dira harremanetan:Gasca.