Gure leloarekin bat, ikasleengan etorkizunaren hazia ereitea da gure xedea, helduarorako prestatuz, fundatzailearen kristau-balioak sustatuz, eta eskolarekiko, udalerriarekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua sortuz.
Gure gizarte-hezkuntzako lanak garrantzi handia ematen die inklusioari eta euskalduntzeari, herritar askotariko eta arduratsuak hezteko.
Hurbiltasunez, elkartasunez, inplikatuz eta berrikuntza baliatuz laguntzen diegu ikasleei beren gaitasunak garatzen, ikaslea bera izanik bere ikaskuntzaren protagonista.
Ikasleen hazkunde pertsonala dugu helburu, trebetasunez eta elkartasunez jardun dezaten eta etorkizunean sortzen zaizkien arazoen aurrean autonomiaz, erantzukizunez eta kristau-balioz joka dezaten.
Gure zentroaren bereizgarriak honako hauek izatea nahi genuke:
- ikastetxearen eginkizunarekin konprometitutako profesional-talde bat izatea, ikasleengandik eta haien familiengandik hurbil egoten eta goxotasunez nahiz efizientziaz jokatzen dakiena.
- justizia eta berdintasuna sustatzea, pertsona zaurgarrienei laguntzeko ekimen eta proiektu solidarioetan elkarlanean arituz.
- aniztasunari erantzutea, pertsona bakoitzak bere ezaugarri eta premien arabera garatu ahal izan ditzan bere gaitasunak.
- askotariko metodologia berritzaileak eta teknologia erabiltzea, ikasleak izanik ikaskuntzaren protagonista.
- euskararen erabileraren normalizazioa eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatzea.
- STEAM proiektuak inplementatzea.
- talde-lana, lankidetza eta komunikazioa sustatzea.
- hezkuntza-maila guztietan eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala eskaintzea.
- GJHekin bat eginik, ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasuna bultzatzea.
- zentroa ingurune segurua dela sentitzea.
- kudeaketa aurreratua izatea.
- Identitatea
- Ilusioa
- Berrikuntza
- Inplikazioa
- Inspirazioa
- Inklusioa eta berdintasuna