Batxilergoa

Derrigorrezko hezkuntzaren osteko bi ikasturteko etapa honetan, gure ikasleek goi-mailako ikasketak egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea da helburua, dela goi-mailako heziketa-zikloak edo unibertsitate-graduak egiteko, dela, hala badagokio, lan-merkatuan sartzeko.

Ikasleak izanik euren ikaskuntzaren protagonistak, guretzat funtsezkoa da ikasleek eskoletan modu aktiboan parte hartzea, autonomia eta beren buruarekiko konfiantza eskura ditzaten eta jardueretarako ekimena eta ikasteko motibazioa ager ditzaten. Hori guztia errazteko, proiektukako lana, lan kooperatiboa eta metodologiarik tradizionalenak txandakatzen ditugu, ikasleek beren sen kritikoa, adimen- eta giza heldutasuna eta gizarte-trebetasunak garatu ahal izan ditzaten, bizitza aktiboa erabat gauzatzeko. Eta, betiere, ikasgelako aniztasuna kontuan hartuta, bakoitzaren premia pedagogikoei behar bezala erantzun ahal izateko.

Etapa hau amaitu aurretik, gainera, goi-mailako zein ikasketa aukeratu erabaki beharko dute ikasleek, beren lehentasunak eta gaitasunak aintzat hartuta, eta betiere tutoreen eta Orientazio Sailaren aholkularitzarekin.

Gaur egun, gure ikastetxeak Zientzien Batxilergoa (Zientifikoa eta Teknologikoa) eta Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa eskaintzen ditu, A ereduan.

Bestalde, eleaniztasunaren aldeko apustua eginez, Barakaldoko La Inmaculada ikastetxeak bi lankidetza-hitzarmen ditu Batxilergoan: batetik, udal-euskaltegiarekin, euskararen B2 eta C1 azterketa ofizialak prestatzeko, eta, bestetik, International Studies akademiarekin, Ameriketako Estatu Batuetako American High School Diploma lortzeko.

To top