Ikastetxetik eleaniztasuna sakontzeko eta sustatzeko eginkizunean eta “Academica Corporation”-rekin, Amerikako eskola eta hezkuntza-erakunde nagusia eta “Dual Diploma” nazioarteko gradu bikoitzeko programaren sortzailea, sinatutako hitzarmenari esker, gure ikasleei “BATXILERGO AMERIKAR DUALA” lortzea ahalbidetu nahi diegu.
Hitzarmen honen bidez, ikastetxeak Espainiako eta Amerikako Batxilergoko Gradu Bikoitzaren programa ezarriko du nahi duten DBHko ikasleentzat, DBH-ko 2.mailatik aurrera.
Programa honi esker gure DBHko ikasleak aldi berean AEBetako Batxilergo batean matrikulatu ahal izango dira, bi ikasketak aldi berean egiten.
Programa %100 online egiten da, eta eskolaz kanpoko programa bat balitz bezala. Ikasleek guztira 6 kreditu amerikar egin behar dituzte DBHn eta Batxilergoan, eta Espainiako Batxilergoko tituluaz gain, “High School” estatubatuarra lortzen dute.
“Nazioarteko Batxilergo Dualaren Diploma” programak ikasleei ekartzen dizkien balio eta abantailak asko dira, hiru helburu nagusi nabarmenduz:
- Murgiltze linguistikoa, %100 ingelesez, kurrikularrak, irakasleak, ikasketa eta lan giroan.
- Murgiltze teknologikoa, %10o online, plataformak, tresnak, komunikazioak, etab.
- Murgiltze pertsonala, ikasketarako eta lanerako ikaslearen kudeaketan, ahaleginean, arduran, antolaketan eta heldutasunean.
Ekimen berri hau zure interesekoa izatea espero dugu. Dual Diploma programari buruzko xehetasun guztiak ezagutu ditzazuen, hurrengo bideoak erabilgarriak izan daitezke:
- Web orrialdea: www.academica.school
- Azalpen bideoa: https://www.academica.school/#diplomadual-video-link
- Aitormenak: https://bit.ly/testimoniosDD